Industria-eraikuntza

 

Industria-eraikuntzak proiektatzen ditugunean, obrak eta bezeroekin finkatutako instalazioak diseinatu, garatu eta egikaritzeaz arduratzen gara, eta egikaritze-proiektuetan, aktiboki parte hartzen dugu obraren fase guztietan, inbertitutako baliabideekin proiektua behar bezala amaituko dela ziurtatzeko.

 

Arkitektura

 

Guretzat ezinbestekoa da arkitektura orekatu eta berariazko bat, aldaketetara egokitzeko moldakorra, ingurunearekin eta jarduerarekin koherentea eta iraunkorra.
Eta gainera sustatzaileentzat onuragarria bada, teknikoki zorrotza bada eta erabiltzaileek onartzen badute, bezeroaren barneko eta kanpoko elementu bereizgarri bihurtuko da.
Ideian oinarrituta, bezeroaren eskutik eta haren helburuekin konprometituta. Diseinua, efizientzia, arrazionaltasuna, baliabideen optimizazioa. Baliorik handiena sortzea. Eraikinak diseinatu eta sortzea, eta erabilera desberdin askotarako proiektuak eta obra-zuzendaritzak lantzea.

 

Hirigintza eta planteamendua

 

Lurzoruaren erabilera arrazional eta jasangarri baterako plangintza, proiektua eta hirigintza-kudeaketa. Lege-esparrua sakonean ezagutzeak bezeroaren premien neurriko soluzioak eskaintzea ahalbidetzen digu. Hirigintzaren esparruan, plangintza orokorreko zein garapen-plangintzako tresnak, plan orokorrak, plan bereziak, sektorizazio-planak, plan partzialak eta xehetasun-azterlanak idazten ditugu, eta izapidetzen laguntzen dugu.

 

Instalazioak eta legeztatzeak

 

Eraikin orok, behar bezala egiteko, izango duen erabileraren inguruan planteatutako premiei eta kezkei erantzun behar die, eta ingurumen-eskakizunik zorrotzenak eta indarrean dagoen araudia bete behar ditu.
Gure helburuak erosotasuna, funtzionaltasuna, aurrezpena, jasangarritasuna eta energia-efizientzia dira.
Kudeaketa integrala izateko, proiektatutako eta egikaritutako eraikinetan egingo diren jarduerak legeztatu behar dira.
Merkatuen saturazioa eta aniztasuna, eta zeinu, estilo eta forma desberdinen ugaritzea direla eta, hainbat balio gehiegikeria bisualaren aurretik jarri behar dira. Ildo horretan, berrikuntza sinplea, erraza eta dotorea bultzatzen dugu.

 

Egokitzeko proiektuak eta interiorismoa

 

Merkatuen saturazioa eta aniztasuna, eta zeinu, estilo eta forma desberdinen ugaritzea direla eta, hainbat balio gehiegikeria bisualaren aurretik jarri behar dira. Ildo horretan, berrikuntza sinplea, erraza eta dotorea bultzatzen dugu.

 

Kontsultoretza eta aholkularitza

 

Bezeroak enpresa-aholkularitzari eta enpresa-kontsultoretzari dagokienez dituen premiei erantzuten diegu, ezarpenaren, inbertsioaren zein jarraipenaren ikuspuntutik.
Higiezinen, industriaren, ingeniaritza zibilaren, sustapenen, balorazioen eta abarren inguruko kontsultoretza eta aholkularitza.

 

Project Management

 

Proiektu baten prozesuaren antolamenduari, plangintzari eta kudeaketari lotutako alderdiak profesionalizatzeko eta operadore bakar batean biltzeko interesari erantzuten dio, fase guztiak kontuan hartuta: bideragarritasuna, proiektuaren idazkuntza, kontratazioak, obrak eta abian jartzea.
Metodologia horrek balio erantsia eman behar die parte-hartzaileei (sustatzaileei, arkitektoei, ingeniariei eta abar), eraginkortasuna hobetu behar du bezeroaren helburuei dagokienez, prozesuaren kontrol handiagoa lortzen lagundu behar du, eta kostuaren eta kalitatearen arteko erlazioa nabarmen hobetu behar du.
Helburuak, nolanahi ere, honako hauek dira: proiektuaren aldagai eta lan guztietara iristea, proiektuaren eginkizuna bere gain hartzea, prozesua zuzentzea eta osotasunaren garapen egokia ziurtatzea.

 

Giltza eskura

 

Lan-prozesu osoa da, lehen diseinu kontzeptuala egiten denetik obra ematen den arte.

 

Nekazaritzako elikagaien ingeniaritza

 

Produktibitaterik onena lortzeko, garrantzitsua da prozesua ongi ezagutzea. Nekazaritzako elikagaien sektorean esperientzia handia dugun profesionalak gara, prozesua optimizatzen dugu eta ustiapenaren baldintzetara egokitzen gara.